OINETAKO ERREFLEXOLOGIA
ZER DA?
Milaka urte dituen diagnostiko- eta tratamendu-teknika honetan, oinaren atal jakin batzuk estimulatzen dira, gorputzeko organoei edo atalei erantzun osasungarriak emateko.
ONURAK
Oinetako puntu erreflexu jakin batzuetan berariazko masajea emanez, organismoaren beraren autosendakuntza-mekanismoa estimulatzen dugu. Erlaxagarria da, estresa arintzen du, odol-zirkulazioa aktibatzen du, loaren kalitatea hobetzen du, sistema immunologikoa aktibatzen du, toxinak arazteko eta desagerrarazteko mekanismoak eta heste-igarotzearen mekanismoak hobetzen ditu, eta sistemak orekatzen ditu.