KIROMASAJEA
ZER DA?
Grezierazko quiros (eskuak) hitzetik dator. Kiromasajea masajistaren eskuez baliatzen da pazientearen gaitzak tratatzeko. Batzuetan, beste terapia batzuekin osatzen da, hala nola aromaterapiarekin. Kiromasajistak pazienteen atal bigunak mugiarazten ditu, atal horiei kontrakturak kentzeko, haiek erlaxatzeko edo estimulatzeko. Masajearen helburuaren arabera egiten ditu manipulazioak espezialistak.
ONURAK
Erlaxazioa eta osasuna, dena batean; horrek ondo laburbiltzen du zer eskaintzen digun kiromasajeak. Gaur egun mendebaldeko herrialdeetan gehien erabiltzen diren masaje-tekniketako bat da kiromasajea. Teknika horiek larruazalean, nerbio-sisteman eta hezur- eta muskulu-sisteman dute eraginik zuzenena, besteak beste.