Bizkortu zure gorputza sendatzeko prozesu naturala.

 

INDIBA ACTIV THERAPY

ZER DA?

INDIBA activ-en energia elektro-leheneratzaileari esker, zelulen metabolismoa aktibatzen da; hala, haien oreka berrezartzen da, eta baskularizazioa eta barne-tenperatura igotzen dira hezur- eta muskulu-aparatuko ehunetan.
Horren ondorioz, nabarmen bizkortzen dira giza gorputza sendatzeko prozesu naturalak, eta pazientearen mina lehenengo saiotik arintzen da.
Gainera, gaitasun funtzionala leheneratu egiten da, mugimendua berreskuratzen baita, tonu muskularra normaldu egiten baita, eta elastikotasuna handitu egiten baita.
Aldi berean, INDIBA activ-ek eragiten duen drainatzeak hantura murrizten laguntzen du.
Horri guztiari esker, nabarmen murrizten da sendatze-denbora.

TEKNIKAK

Eragin hirukoitzeko teknikak:

  • Bioestimulazioa (atermia).
  • Mikrozirkulazioa (termia).
  • Hiperaktibazioa (hipertermia).

Terapeutak pazientearen beharretara egokitzen ditu tratamenduak. Terapia tolerantea denez, intentsiboki erabiltzen da, eta, hala, sendakuntza bizkortzen da, egunero aplika baitaiteke.

ONURAK

  • Sendakuntza bizkortzen du.
  • Mina arintzen du.
  • Mugikortasuna errazten du.
  • Behin eta berriz agertzen diren minak tratatzen ditu.
  • Orbaintzea bizkortzen du.
  • Hantura murrizten du.

 TRATAMENDUAK

  • Burtsitisa
  • Kapsulitisa
  • Tendinopatia
  • Zuntz-etendura
  • Lunbalgia
  • Zerbikalgia
  • Edema
  • Kontusioa
  • Haustura
  • Hantura
  • Artrosia